XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal merkatuan sartzeko desiratzen daudekeen enpresei aurre egiteko eta kultur kolonizazioan ez erortzeko geure baliabideak gotortzea beste biderik ez dago.

Talde editorialak ugalduz, desberdinduz-espezialduz, indartuz, profesionalduz doazela iruditzen zait, batzuen eta besteen joerak eta aldiak oso diferente direlarik.

Hazkuntz eta hobekuntz! prozesu honetan, halere, ez da dena urrea.

Kantitateak kalitateari gaina hartzen bide dio.

Esan nahi bait da, idazlanen kalitate-kontrol gutxiegi dagoela batzuetan, bai literaturaren aldetik, bai itzulpenaren aldetik, bai edukinaren aldetik eta bai hizkuntzaren aldetik.

Hizkuntzaren aldetikora mugatuz, duintasun minimorik ere betetzen ez duen libururik kaleratu da aurten.

Bi kasu aipatuko ditut.

Ez dira bakarrak, baina bai nabarmenak.

Gamak atera duen Mundu magikoa-ren itzulpenak ez du gauza zuzenik: s/z nahasten ditu noiznahi, bizkaiera / gipuzkera / batua nahi bezala erabiltzen ditu, etc.

Kanpoko editorial hauek seguru itzultzailearen eskuetan uzten dutela osorik hizkuntz arazoa.

Aurrekoaren markak ondu, hautsi eta gainditu egiten dituenik ere badago.

Anark Herria da liburu miresgarri hori.

Txertoak publikatua.

Inprimategiko akatsak dira barkagarrien, nahiz eta zakua bete izan.

Gramatikazko akatsen antologia osoa da.

Akraziaren erreinuan dogmarik ez zela bagenekien.

Gramatika-araurik ere ez dago nonbait.

Disparaterik nabarmenskoenak aipatzeko asmoarekin hasi naiz oharrak jasotzen, baina bertan behera utzi dut lana, hain bait zen luzea zerrenda.

Irakurtezina bada ere, liburuari begiratu bat emateak merezi du.

1.5. Lehengo lepotik burua

Urte batetik bestera liburugintzaren lerro nagusiak ez dira aldatzen.

Nola aldatuko, baldin eta oinarrizko baldintzak aldatzen ez badira!.

Lerro nagusi horietaz ez gara orain ari, bestelako ohitura eta jokaera batzuez baizik.

Adibidez, liburuen argitaratze-erritmoa.

Aho batez aitortzen dute denek, editoreek eta autoreek, abenduko Durangoko Azokakoan gertatu ohi den titulu-metatze hori kaltegarria dela, (...).